Vistas de página en total

miércoles, 16 de junio de 2010

Bizi Letra Maratoia - Maratón Bizi Letra



BiZi LeTra! egunero irakurri...zuretzat da saria.
HERRIEN ARTEKO IRAKUR-MARATOIA


ZALDIBARREN
UZTAILAK 7 - 10:00etatik 14:00etara
Irteera Liburutegian


Liburutegiak kalera atera eta irakurzaletasuna sustatzeko herrien arteko maratoi bat da hau. Bizikleta egokitu bat 15 egunetan zehar 30 herritan zehar ibiliko da eta denon artean 365km egitea lortu behar dugu.

Herri bakoitzean 4 ordutan egongo da: herritarrek, bizikletan igo eta boz-goran irakurri beharko dute gidariak pedalei eragiteko, irakurketa da "erregaia". Irakurtzen doazen heinean herritik ibilbideak egingo dira eta beste herrikideen arreta eta partaidetza lortuko ditugu.

Puntuazio gehien lortzen dituzten bi herriek sari bat irabaziko dute !

No hay comentarios:

Publicar un comentario