Vistas de página en total

lunes, 14 de septiembre de 2009

UDAKO LIBURUA

Udal liburutegiak aurtengoan ere “Udako liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek uda honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute. Irakurle eta liburutegiko bazkideek irailaren 30era bitartean dute epea beren proposamenak aurkezteko.Parte hartu nahi duten pertsonen liburutegiak plazaratu duen fitxa-eredua bete eta entregatzea besterik ez dute. Parte hartzaile guztien artean hainbat liburu zozketatuko dira, lehiaketa ixten den egunean bertan, hots, irailaren 30ean (asteazkena). Jarduera honen bidez irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide da, irakurzaletasuna bera sustatzeaz gain

1 comentario:

  1. Joe, zuk egin duzu....eta hori kursillua egin baino lehen...asi que orain pilak kargatu eta...segi aurrera

    ResponderEliminar